Mañarikuari buruzko ohiko galderak

Egoitzari buruz

Sartzeko eta irteteko ordutegiren bat badago?

Egoitzak sartzeko eta ateratzeko ordutegi librea eskaintzen du.

Egoitzatik ateratzen naizen bakoitzean, giltzak entregatu behar ditut?

Ez, ez da beharrezkoa. Gure instalazioetara iristean, egoiliar bakoitzari giltzak edo logelara sartzeko eta irekitzeko txartelak emango zaizkio. Horiek ez dira bulegoan entregatu beharko irteerako egunera arte.

Nire giltza edo sartzeko txartela galtzen baldin badut, zer egin dezaket?

Berehala bulegora joan. Galdutakoaren kopia emango dizute eta denboraldi baten behin-behinekoa izango da galdutakoa agertzen den ikusi arte.

Agertuko ez balitz, eta kasuaren arabera, galdu izanagatiko zigorra emandako fidantzatik deskontatuko da egonaldia amaitzean eta segurtasunagatik Instalazioari egokiak iruditutako beharrezko aldaketei ekingo zaie.

Egoitzan bisitak jaso al ditzaket?

Egonaldi luzeko egoiliarrari gure instalaziora bisitak ekartzeko aukera ematen zaio bere erantzukizunpean; betiere, egunean zehar, 23:00k arte.

Gaua pasatuz gero, bulegoari eman behar zaio bisita horren berri eta dagokion fitxa bete. Bisitara etorri denak egoiliarraren logelan lo egiten baldin badu, nahi izanez gero, koltxoia eta beharrezko oheko arropa emango zaio. Bisitara etorri denak gehienera jota 3 gau eman ditzake doan. Egun horietatik aurrera, emandako gau bakoitzeko, kopuru txiki bat fakturatuko zaio.

Era berean, egoitzak logelak libre baldin baditu behintzat, bisitariak beste logela bat ere erabili ahal izango du, baina kasu horretan, logela horren erabilera lehen egunetik ordaindu beharko da indarrean dauden tarifekin.

Gaixo baldin banago, nora joan behar dut?

Kasu horretan, langile arduradunengana joatea gomendatzen dugu. Horiek lagunduko eta bideratuko zaituzte.

Instalazioan, hurbileneko osasun-zentroei buruzko informazioa ikusiko duzue argitaratuta.

Ostatu-tarifan zer dago sartuta?

Ostatua, erabilera libreko sukaldera eta Instalazioko gainerako eremu komunetara sarbidea, wifi, parkinga, argi-gastuak, ura, berogailua.

Hauek dira aparte kontrata daitezkeen zerbitzuak: jangela-zerbitzua, logelen garbiketa-zerbitzua eta garbitegi-zerbitzua.

Egoitza udan itxi egiten al da?

Ez, urteko 365 egunetan irekita dago.

Eguberrietan edo Aste Santuan ere egon al naiteke instalazioan?

Bai, egoiliarra gure instalazioan egon ahal izango da oporraldietan ere. Egoitza urteko 365 egunetan egongo da zabalik.

Eguberrietako edo Aste Santuko oporraldian egun batzuetan etxera joango banintz, logela hustu beharko nuke?

Ez, erreserba aldi osoan zehar, logela hori okupatzen duen egoiliarrarentzako erabilera esklusibokoa izango da, instalazioan egon edo ez egon.

Ikasturte akademikoa amaitu ondoren, udara begira, utz al ditzaket nire gauzak egoitzan?

Gure arteko egonaldia amaitu duen eta ikasketei, lanei eta abarri ostera ere ekitean itzultzeko gure instalazioan kontratua sinatu duen ororentzat, gure biltegietan beren gauzak uzteko aukera emango da.

Gordeta utzi ahal izateko, horiek oso ondo paketatuta egon behar dute, bulegoan frogagiri-fitxa bat eskatu eta horiek guk entregatutako zenbakiekin identifikatu beharko dira.

Doan, pertsonako hiru pakete arteko gordailua baimenduko da. Hiru horiek gaindituz gero, pakete bakoitzeko 10 € kobratuko da. Pakete horiek ezingo dira gure biltegian gordailua egin zenetik 3 hilabete baino gehiagoan egon.

Zerbitzuei buruz

Ba al dago Interneteko konexiorik?

Egoitzan wifia dago instalazio guztietan.

Ba al dago logelen garbiketa-zerbitzurik?

Zerbitzu hori kontratatu egin daiteke.

Nola funtzionatzen du erabilera libreko sukaldeak? Zer hornikuntza ditu?

Gure logelan ostatu hartzeak erabilera libreko sukalde eta jangelarako sarbidea errazten dizu. Sukalde horrek hainbat armairu ditu eta horiek banaka esleitzen dira. Era berean, hozkailuak ere badaude eta gehienera jota bost egoiliarren artean partekatzen dira.

Etxeko hornidura komuna dago (entsalada egitekoak, xukaderak, mozteko taulak, bitsaderak, guraizeak, kortxo-kentzekoa eta abar) ohiko tiraderetan banatuta eta adierazita. Era berean, hauek ere badaude: mikrouhin -labea, irabiagailuak, labeak, sandwichak egitekoak, txigorgailuak eta abar.

Erabilera libreko sukaldea garbitzeko, gure langile arduradunak eguneroko txandak argitaratzen ditu bertako erabiltzaileen artean.

Nola funtzionatzen du jangela-zerbitzuak? Zer dira ticketak?

Hala nahi duen egoiliar orok langile kualifikatuarekin gure instalazioan garatzen den jangela-zerbitzua kontrata dezake.

Zerbitzu hori erabiltzeak ez du zerikusirik ostatuko erreserba-aldiarekin. Egoiliarrak ikasturtean zehar erabil dezake komeni zaion eran. Tarifa ekonomikoak eskaintzen ditugu zerbitzuaren kontratazio aldiaren arabera.

Modu puntualean egun jakin batzuetan jan edo afaldu nahi dutenek ticketen aukeraren alde egin dezakete. Ticketa soltea izan daiteke, edo bost ticket arteko bonoak har daitezke. Kasu horretan, egoiliarrak adieraziko du zer zerbitzu hartu nahi duen eta noiz.

Jangela-zerbitzua baldin badut, eska al dezaket eramateko piknika?

Bai, kontratatutako bazkari edo afari oro eramateko piknikarekin ordezka daiteke; betiere, bulegoan gutxienez 24 ordu lehenago eskatu baldin bada.

Logelei buruz

Logela guztiak berdinak al dira? Nola esleitzen dira logelak?

Logelak desberdinak dira tamainari eta norabideari dagokionez.

Egoiliar berriarentzako logelen esleipena egitean, matrikulak gauzatzeko ordenaren arabera betetzen dira plazak. Ikasturtearen matrikula gurekin berritzen duten egoiliarrek lehentasuna dute aukeratzeko orduan. Horretarako, honako hauek hartuko dira kontuan: gure artean izandako elkarbizitza, emaitza akademikoak edo instalazio-behar posibleak.

Oheko arropa eraman behar al dut?

Oheak tamaina honetakoak dira: 90 x 1,90m ed 90x 2m.

Egoitzak edredoia eta manta eskaintzen dizkizu, baina zeureak erabili nahi baldin badituzu, bulegoan entregatu beharko duzu guk emandakoa.

Egonaldi laburreko egoiliarrentzako maindireak ditugu, baina egonaldi luzeko egoiliarrentzako, norbereak ekartzea aholkatzen dugu.

Logela bakoitzak zer hornikuntza du?

Logela guztiek dituzte ohea, idazmahaia, aulkia, mahaitxoa eta armairua.

Logela bikoitzen kasuan, altzariak bikoiztuta daude. Plaza gehiagoko logelen kasuan, aldatu egin daiteke banaketaren arabera, betiere, plaza, aulki, armairu eta mahaitxo bakoitzeko gutxieneko ohe kopurua mantenduz.

Alda al dezaket logelako altzarien ordena?

Egonaldi luzeko egoiliarrari bere logelako altzariak berriz kokatzeko aukera ematen zaio, betiere, altzariak kaltetzen ez baldin baditu.

Horrez gain, aulkia, ikasteko mahaia eta abar ordezkatu nahi baldin baditu, bulegoan jakinarazi behar du kendu eta lekua libre utz diezaien, norbere altzarien kokapena errazte aldera.

Inguruneari buruz

Ba al da supermerkaturik egoitzatik gertu?

Bai, gure egoitzatik distantzia gutxira supermerkatuak, farmaziak, banketxeak eta beste zerbitzu batzuk daude.

Kirol zentrorik ba al dago gertu?

Bai, kirol desberdinak egiteko aukera eskaintzen duen eraikinean dago kokatuta: futbola, padela, golfa, gimnasioa, udalerrian bertan dagoen kirol-instalazioez gain.

Ba al dago kafetegi edo jatetxerik egoitzatik gertu?

Bai, egoitza kafetegietatik eta jatetxeetatik metro gutxira daude.

Gainera, kafea, freskagarriak, snackak, sandwichak eta abar eskaintzen dituzten makinak ere badaude.

Kontratuari buruz

Nire kontratua zabaldu edo murriztu al dezaket?

Bai, betiere aurretiaz jakinarazten baldin bada, bezeroak erreserbaren iraupena zabaldu dezake.

Era berean, egonaldia murriztu daiteke, baina kasu honetan, kontuan izan behar da ostatuagatik jarritako fidantza eta ordaindutako fakturak galdu egingo direla.

Nola kontatzen da ostatu-aldia?

Ostatu aldia zuk adierazitako sarrera-egunetik irteera-egunera artekoa da, ostatuak biltzen dituen gauak zenbatuta.

Egonaldi luzeko aldietarako, hilabeteak eta hiruhilekoak zenbatzen dira, sarrera egiten den egunetik hasita.

Kontratua gauzatu ostean, zer data eta ordutegitan egin dezaket egoitzarako sarrera?

Egindako kontratua hasten den egun beretik joan zaitezke egoitzara gure bulegoko ordutegiaren baitan; hau da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara, eta asteburuan edo jai-egunean 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Ordutegi horretatik kanpo sarrerak baimentzen dira, betiere, aurrez Bulegoko langileekin hitzartu baldin bada.

Kontratua-matrikula egiten baldin badut, nire plaza bermatuta izango dut?

Bai, zure matrikula-kontratua gauzatu den unean, zure lekua erreserbatuta geratuko da eskatu duzun aldi osorako.

Nola jakingo dut nire kontratua-matrikula gauzatuta dagoela?

Gurekin harremanetan jartzean jakinarazten dizuegun moduan, zuen erreserba formalizatuta geratzen da kontratua-matrikula beteta eta sinatuta entregatzen dizugun unean, aldiaren arabera aintzat hartutako fidantza-sarreraren frogagiriarekin, NANaren kopia edo egoiliarren txartelarekin eta karnetaren neurriko argazkiarekin batera.

Dokumentazio hori jasotzean, automatikoki logela esleituta izango duzu.

Zer ordainketa-modalitate du egoitzak?

Ostatu-bonuak zuk esleitutako ordainketa-modalitatearen arabera egingo dira (ordainagirien kargua, transferentzia edo metalikoa, ez dugu kreditu-txartela onartzen).

Ordainketak erreserbatutako aldiaren hasieran egin beharko dira.

Residencia Mañarikua

Zalantzaren bat al duzu oraindik?

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera: 09:30etik 14:00etara eta 15:00etik 20:00etara.

Larrauri 1 C, 2. solairua - 48160 Derio

944 036 888