Mañarikua Egoitza

Bi ostatu-zerbitzu bakar batean

Egoitza, eta instalazioaren okupazioa osoa ez denean, Aterpetxea

Ingurune naturalean, Bilbotik 6 kilometrora eta hiriko erdigunera eta Leioako unibertsitate campusera tren eta autobus publikoko konexioekin. Mañarikua Egoitzak, gainera, doako zerbitzuak ditu: wifia, aparkalekua, garbitegia… baita ordaindutako beste batzuk ere: pentsio osorako aukera, logelen garbiketa-zerbitzua eta abar.

Egonaldi luzeetarako egoitza

Egoitza aukeratzen baldin baduzu, egonaldi luzeetan har dezakezu ostatu, unibertsitateko ikasleek, Athletic Club-eko kategoria gazteetako futbolariek, talde kulturalek edo kirol-taldeek egiten duten moduan.

Lan-arrazoiak direla eta Bilbora joaten diren adituek ere modalitate hori aukeratzen dute.

Egonaldi laburretarako hostel-a

Gainera, egonaldi laburretarako, Mañarikua Egoitzak ostatua erreserbatzen die Hostel batean gaua igaro nahi duten pertsonei.

Gainera, Nazioarteko Gazte Aterpetxe gisa gaude aitortuta.

Gure egoitza urteko 365 egunetan dago zabalik. Ordutegi-askatasunak, baita hurbileko tratuak, tratu familiarrak eta abegitsuak ere, guztizko independentzia errazten dute.

Logelak

Zerbitzuak

Ikasleak

Prezioak

Nola iritsi

u

Ohiko Galderak

Nor gara?

Mañarikua Derio egoitza ATERI sarearen, Hostel Sarearen eta EDE Taldeko Egoitzen baitan kokatzen da.

EDE TALDEA irabazi-asmorik gabeko erakunde taldea da.

EDE Fundazioa dago buruan. Taldea, gainera, Suspergintza Elkarteak eta Suspertu SLk osatzen dute.

ATERI Egoitzak eta Aterpetxeen sareak bertako instalazioen eta zerbitzuen kalitatearen eta enpleguaren aldeko apustua egiten du, batez ere, enplegagarritasun zaileko pertsonentzako, SUSPERTU SL taldeko gizarteratze-enpresaren bidez.

ATERI sareak honako zerbitzu hauek ditu: ikasleentzako egoitzak, kirolarientzako, hostel turistikoak, gazte-aterpetxeak eta udalekuak.

Genero-indarkeriaren aurrean dugun kezkaren eta konpromisoaren baitan, Sexu Jazarpenaren eta Jazarpen Sexistaren Plan bat ezarri dugu duela gutxi.

Residencia Mañarikua

Zalantzaren bat al duzu oraindik?

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera: 09:30etik 14:00etara eta 15:00etik 20:00etara.

Larrauri 1 C, 2. solairua - 48160 Derio

944 036 888